Gaur egingo zaio hileta Koldo Zabala koreografoari

Koldo Zabala dantzari eta koreografoa igandean zendu zen 79 urte zituela eta gaur emango zaio azken agurra, 16.30ean, Biarritzeko San Martin elizan. Sortzez getxoztarra bazen ere, bere sendiak 1936ko gerratik ihesi Biarritzera iritsi zen Zabalak urtebete zuela, eta, 1942an bere amarekin Bizkaira itzuli bazen ere, euskararekiko eta euskal kulturarekiko errepresioak berriz ere Biarritzera eraman zuten lau urte beranduago. Orduan, Gurseko preso esparrutik irten berria zen aita eta anai-arrebekin batu zen berriro.
1947. urtean ekin zion dantzari eta, Parisen eta Baionan dantza klasikoko ikasketak burututa, Oldarra Euskal Balleten zuzendari artistiko lanetan aritu zen. 1986. urtera arte aritu zen profesional gisa, eta ordutik aurrera boluntario moduan. Esaterako, «Gernika» emanaldian koreografo lanetan aritu zen. Hain justu ere, obra horretan Nestor Basterretxearekin aritu zen elkarlanean, eta biak hil ziren pasa den igandean, hilak 13.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
