Baioneta sotoan utzita
Hiriko sarrera eta irteeretan, berriz, 130 jendarme txandakatzen dira gau eta egun, autoetako gidariak bidea hartzeko baldintza egokietan daudela egiaztatzeko.
Han-hemenka, estrategikoki gune `beroenetan' kokatutako 22 kamerak behatoki berezian dauden polizien begiak izaten dira. Segurtasunaren aitzakian gizarte-kontrola ere ahalbidetzen dutelakoan, neurri horrek kritikak eragin ohi ditu. To! Nik jarriko nituzke Baionara trumilka datorren jendeak sortzen dituen arriskuak kontrolatzen! Bueno, egia da duela zortzi urtetik hona, besteak beste «Jaia ederragoa izan dadin» dispositiboari eta urtero egiten den lan pedagogikoari esker, giroa asko hobetu dela eta Baionako besten sona txarra txikitzen ari dela.
Esandakoa. Nire aguazil eginbeharra askoz samurragoa da eta nire lan-tresnak ere ez dira horren sofistikatuak. Lapurdiko hiriburuan sortutako baioneta aspaldian utzi nuen kasernako sotoan. Alta, nire lana seriosa denez, beharrezko errespetua eragiteko badut berariazko arma ezin hobea: nire «mustatxoia»!

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
