Goiherrik lehen postuan iritsi nahi du azkeneko jardunaldira
580ko bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, 17.30ean Deban, eta horren ostean, sailkapena ere argitu daiteke, beti ere Goiherri A taldeak, pasa den astean bezalaxe, garaipena lortzen baldin badu. Gaztedik irabazten baldin badu, azkeneko jardunaldira arte izango da emozioa.
Pasa den astean jokatu zen lehen jardunaldian Goiherrik irabazi egin zuen, eta aurten txapel bat irabazteko aukera hori ez du alferrik galdu nahiko, orain arteko hirurak Gaztedik eraman baititu.
Hirugarren posturako lehian ere emozioa aurreikusten da. Gaztedi B taldeak lortu zuen postu hori lehen jardunaldi horretan eta Mutrikuk laugarren amaitu zuen. Bi talde hauen artean ere ez dago alde handirik, eta gipuzkoarrak saiatuko dira asteburu honetan bizkaitarrei aurrea hartzen, dena hirugarren jardunaldian erabaki ahal izateko.
Lanean arituko diren beste taldeak, Goiherri B, Gaztedi C eta Getxo izango dira. Azken hauek saiatuko dira tiraldiren bat irabazten, oraingoz asko ari baitzaie kostatzen tiraldiak irabaztea. Hau amaitutakoan, jardunaldi bakarra geratuko da, eta hori uztailaren 31n jokatuko da Getxon.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
