Ousmane Drame senegaldarrak eskuratu du berriro ere Euskal Herriko txapela

Barakaldon bizi den Ousmane Drame senegaldarrak lortu zuen ostiral gauean jokatu zen orga-jokoko Euskal Herriko txapela. Borroka handia izan zuen Pierre Cassuro lapurtarrarekin, metro gutxi batzuetako aldea bakarrik izan baitzen bien artean. Gainerakoak aurreneko bietatik nahiko atzera geratu ziren.
Afrikarrak itxura aparta eman zuen berriro ere. Mutil handia eta indartsua da, eta une honetan Euskal Herriko onena da. Guztira, 4 itzuli, 3/4 eta 4,87 metro egin zituen, eta horrekin nahikoa izan zuen txapela lortu ahal izateko.
Bigarren postuan, ordea, oso gertu izan zuen Pierre Casuso lapurtarra. Bera ere txapela lortzetik oso gertu izan zen, eta garbi geratu zen une honetan bera eta Drame direla Euskal Herriko bi onenak. 4 itzuli, 3/4 eta 0,20 metro egin zituen.
Hirugarren postua lortuta, Jagoba Urangak osatu zuen podiuma. Honek ere oso lan txukuna egin zuen. 3 plaza, 3/4 eta metro bat eta 47 zentimetro egin zituen. Laugarren postua Joxe Lapazaranentzat izan zen. 3 plaza, 1/2 eta eta 5,48 metro egin zituen. Hortik atzera geratu ziren beste bi kirolariek ez ziren bi itzulitik pasa. Bosgarren, Peru Hiribarnegarai sailkatu zen, eta bi itzuli, 1/2 eta 0,85 metro egin zituen.
Sailkapena, berriz, Josetxo Urrutia nafarrak itxi zuen, guztira bi itzuli, 1/4 eta 5,30 metro egin zituen. Jendeak emandako erantzuna ere bikaina izan zen; izan ere, jende asko batu zen Euskal Herriko Txapelketa ikustera. Final hau Itzubaltzetako (Erromo) plazan jokatu zen.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
