Merenderoak: Jatamendi

Bakio udalerriaren goialdean -herri osoa ikus daitekeen gune batean- Jatamendi atsedenlekua aurkitzen da. Guneak eskaintzen dituen ikuspegiak, lekuaren edertasuna eta gunearen hornikuntza egokia direla tarteko, Bizkaiko kostaldeko atsedenleku honetara jende ugari gerturatzen da.
Merenderoko zelaietan bazkari nahiz egonaldietarako zelai ederrak, erretokiak, iturriak eta mahai eta banku anitz -batez beste, hogeita bederatzi mahai, hogei erretoki...- daude, bai eta eguzkiaz babesteko itzala egiten duten hainbat zuhaitz ere; besteak beste, urkiak, haritzak eta gaztainondoak.
Gainera, bertaratzen denak, Jata gainaldetik Bizkaiko eta Kantabriako kostaldea ikusteko leku paregabeaz gozatzeko aukera izango du. Zenbaiten aburuz, bertako ikuspegi bikainak direla-eta, gune hau atsedenlekua ez ezik, begiratoki ederra ere bada.
Bizkaiko eta Kantabriako kostaldeaz gain, gerturatutakoek Bakio herria, Gaztelugatxe uhartea eta Sollube mendia ikusteko aukera dute. Egun-pasa egin nahi duenarentzat, beraz, paregabeko tokia dago Bizkaiko kostaldean kokatutako udalerri honetan.
Irisgarritasun arazorik gabe ailegatzeko aukera dago aipatutako gunera. Herrigunetik kilometro batzuetara kokatuta egon arren, ibilgailuarekin atsedenlekuraino iristeko modua baitago; bai eta, ondoren bertako aparkalekuan autoa aparkatzeko ere.
Atsedenlekuak eskainitako baliabide guztiez gain, beronen inguruan aurkitzen diren beste hainbat gunek ere jendea bertara inguratzea bultzatzen dute. Azken batean, Gaztelugatxe arrokazko uhartea, San Pelaio ermita, eta Ermiten Ibilbidea -hamaika kilometro- alboan edukitzeak toki hauek ikuskatu eta ondoren merenderoan eguna pasatzeko aukera ahalbidetzen du.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
