Ritxi AIZPURU Musika argitaratzailea
Udate

Musikaren arrakastak

Zer egin behar du musikari batek bere musika ezagutua izan dadin? Derrigorrezkoa du musikariak zer helburu dituen zehaztea arrakastaren bidean? Hori helburuak identifikatzea al da? Musikariak ezinbestean izan behar du amets bezala arrakasta lortzea? Zer-nolako musika egin beharko luke musikari batek bere musika entzule gehiagorengana iristeko? Musikariak kontuan hartzen du musika egin ohi duenean jendearen musika gustua? Musikaria nahi gabe iristen da jendearen apetetara edo estrategia baten ondorioa da? Ze jende aurrean utziko du sortuko duen abestia? Gastatu behar du dirurik entzuleak lortzeko? Nola ailegatu fans-segitzaileak edukitzera? Nola eskuratu fans berriak? Nork jaso beharko luke musikariaren mezua? Nola zaindu kolektibo hori? Zaindu baino, nola gatibatu ahalik eta denbora luzeenean segitzailea? Segitzaile bakoitzari honek segitzaile gehiago egiteko mezu esklusibo eta partikularrak bidaltzea komeni al da? Nola handitu kolektibitatea? Zein da kanpainarik sarkorrena? Abestiaren osaketak kontzeptu berbera du musikari hasiberrietan eta ospetsuetan? Nola egin Euskal Herriko talde baten kanpaina komunikatiboa geure mugetatik kanpo? Sare sozialetako plataformetan egindako kanpainen unibertsal bihurtzeak benetan eraman ditzake euskal talde baten abestiak munduan barna? Barruko iragarki-kanpainek egokiago bideratzen dute taldearen egoera? Musika etiketetan edo nitxoetan sartzea komeni al da ikusgarritasunaren mesedetan? Musikariak galdetu dio bere buruari arrakastarik ez denean lortzen kantuaren indar ezagatik ote den? Edo gaizki diseinatutako promozio estrategiari botako zaio errua singleak ez direlako sartu irrati kateetan? Esango nola jarraitzen duen abesti arrakastatsu horrek? Zer aldatuko zenuke berriro dena egitekotan?