«Lur anitza», euskararik gabe
Uztailaren 23an eta abuztuaren 5ean Cintruenigo eta Viana inguruetako euskaltzaleak eta Administrazioan Euskaraz taldeko kideak bildu ginen Nafarroako mugetan, ongietorria emateko dauden kartelak salatzeko. Kartel horiek gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz daude, eta euskarari betoa jartzen dio Nafarroako Gobernuak. Hori aski ez dela, tierra de diversidad (lur anitza) eslogana erantsi die. Halakoxeko kartelak daude Nafarroara sartzeko Zuñigatik, Larragoatik, Vianatik, Cintruenigotik, Bardeetatik, Zangozatik eta Esatik, baita AP-68 autobidetik eta A-21 autobiatik ere.
Halaber, salatu nahi dugu kartel horiek Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren isla direla: Kanpoko hizkuntzak sustatzen dituzte, eta euskara baztertu. Hala, Nafarroako zati handi batean Gobernuak irakaskuntza publikoa eskaintzen du ingelesez, baina euskarari betoa jartzen dio honetan ere.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
