GARA ELORRIO
UDATE BETE

Berrogeita hamar parapentek hartuko dute bihar Elorrioko zerua

Larrano parapente elkarteak antolatuta, bederatzigarren urtez kirol hau maite duten hainbat lagunek elkarretaratzea egingo dute bihar Elorrion. Orotara, 50 bat parapentek zeharkatuko dute jaietan dagoen herriko zerua. Udalaitzeko meatzetatik abiatuko dute guztiek hegaldia 13.00etan.

Eguraldia lagun bada, parte hartzaileek Igurian lur hartuko dute; eguraldi txarra egiten badu, berriz, San Anton inguruan dauden landetan.