«Paperezko kontzertuak», Zarauztik Donostiako Garoa dendara
Zarauzko Garoa liburu-dendan abiatutako «Paperezko kontzertuak» esperientzia Donostian ere egonkortuko da hemendik aurrera, duela gutxi hirian zabaldutako dendaren bidez. Orain arte, ekimena hiriburuan ezagutarazteko «harrera bikaina» izan duten hainbat kontzertu antolatu dituzte, eta udako ziklo hau osatzeko bi hitzordu falta dira: Robert Ellis estatubatuarra, igande honetan (hilak 7), eta Sleepy Sun, San Frantziskoko banda psikodelikoa, larunbatean (hilak 20).
«Kultur epizentro» izateko asmoa duen Garoa liburu-dendak orain arte Zarautzen arrakastaz bultzatutako egitasmoa da, irakurle klubetan oinarrituta. Kontzertuen aurretik solasaldia egiten dute musikariekin, moderatzaile batek gidatuta. Musika taldeak kontzertua eskaintzen du gero, eta jendeak abestiak eskatzeko aukera du. Emanaldiaren aurretik aperitiboa eta edaria ere banatzen dute Garoan.
Ohikotasunetik ateratzen diren beste hiru kontzertu daude aurreikusita udazkenerako Donostiako Garoan: The Sadies (urriak 19), Sam Amidon (azaroak 28) eta Grises (abenduak 21).

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»

Ya les dieron los coches para patrullar, ahora pedirán la tele en color y las rondas

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil
