Comete sarearen inguruko «Azken bidaia» dokumentalaren emanaldi eta solasaldia egingo da Donostian
Frankismoaren lehen urteetan sortutako Comete sare klandestinoaren inguruan egindako dokumentala da «Azken bidaia». Emanaldia bihar izango da, 19.00etan, Antzoki Zaharrean. Ondoren solasaldia egingo da.

Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak zuzendu dute «Azken bidaia» dokumentala. Frankismo eta faxismoaren aurkako erresistentziarentzat ezinbesteko tresna bilakatu zen Comete sarearen inguruko lana da. Bigarren Mundu Gerran eratu zen sare klandestino horrek Alemania naziaren erasoengandik bizirik ateratzen ziren aliatuen aldeko ehunka hegazkinlari lagundu zituen Bidasoaren muga gurutzatzen Irun eta Nafarroa inguruan, Britainia Handia helmuga zutela.
«Donostia giltzarri izan zen laguntza eta ihes sarearen antolaketan eta funtzionamenduan. Gainera, familia donostiar ugarik pilotu horiei euren etxeetan babesa eman zieten, sare konplexu eta arriskutsuaren partaide izanik», azaldu zuten atzo.
Emanaldia euskarazko bertsioan eskainiko da, gaztelerazko azpidatziekin. Ondorengo solasaldian, Juan Carlos Jimenez de Aberasturi historialariak, Iurre Telleria eta Enara Goikoetxea zuzendariek eta dokumentalean parte hartu duten beste zenbait lagunek hartuko dute parte. Euskadiko Filmategiko zuzendari Joxean Fernandezek egingo ditu moderatzaile lanak. Sarrerak bihar bertan eskuratu ahal izango dira amaitu arte, dohainik eta Antzoki Zaharreko leihatilan bertan. Emanaldia 19.00etan hasiko da.

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi

Agentes del «caso Zabarte» dicen que los proyectiles «cayeron de una bolsa»

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»
