Agirregabiria gabeko finala jokatuko da
Juanjo Agirregabiria izan da azken urte hauetako Euskal Herriko onena, baina gipuzkoarrak erretiroa hartzeko garaia zela erabaki zuen, eta aurten bere hutsunea nabarmena izango da, berea eta gipuzkoarrena, herrialde horretako inor ez baita izango Barakaldoko Gurutzeta auzoko La Siebe kaleko institutuko jolastokian.
Perez, Perez de Heredia, Larrazabal, Drame, eta Salterain neurtuko dira. Bakoitzak 50 kiloko txingak erabili beharko ditu esku bakoitzean. Nesketan, berriz, Perez, Gisasola, Arruti eta Sousa neurtuko dira. Kasu honetan, esku bakoitzean, 25 kiloko txingak erabili beharko dituzte.
Etzi, 12.30ean, Etxebarriko Kukullaga parkean, Euskal Herriko lasto-jaurtiketako finala jokatuko da. Lopez, Tubi, Salterain, Agirre, Arbenoitz eta Andron jardungo dira. 12 kiloko lasto fardoa erabiliko dute, eta ahalik eta altuera handiena gainditzea da helburua.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
