Jon ORMAZABAL
Pilota Lau eta Erdiko txapelketa

Bigarren urtez, kaiolatik at

Danel Elezkanok eta Mikel Idoatek bezala, Pablo Berasaluzek ez du Lau eta Erdiko Txapelketa jokatuko.

Bihar aurkeztuko dute, Zarautzen, aurtengo Lau eta Erdiko txapelketa, batez ere Asegarceko ordezkaritzari dagokionez, hutsuneek baldintzatutako lehia izango dena. Izan ere, egoera normalean kaiolan egon beharko luketen hiru aurrelarik ezin izango baitute 2014ko lehiaketan parte hartu, lesioak direla medio.

Jakina zen iragan astean ezker eskuan ebakuntza egin zioten Mikel Idoatek eta ezker oineko bosgarren metatarsianoan min hartu zuen Danel Elezkanok ezin izango zutela aurtengo lehiaketan parte hartu, baina bizkaitarraren antzeko arrazoiengatik, Pablo Berasaluzek ere uko egin behar izan dio, bigarren urtez jarraian, orain bi denboraldi horren emaitza onak eman zizkion txapelketari.

Iaz bezala -orduan Binakako finala jokatzen ari zela izandako lesio larria izan zen erruduna-, behar bezala sendatu gabeko lesio batek lehiaketatik at utziko du Berrizkoa. Gaur emango dioten erresonantzia magnetikoaren emaitza edozein delarik, aurrelariak esana dio enpresari ez dela aurtengoan jokatzeko moduan izango.

Hasiera batean uste baino azkarrago -hiru hilabete izan zitezkeenak hilabete eta erdi izan ziren- itzuli zen kantxetara irail erdialdean, baina hobera egin behar zuen oinak okerrera egin du eta sanmateotan aritu ostean, berriz ere geratu beharra nabaritu du, kantxetan gustura sentitu ez eta partidak oso juxtu amaitu ostean. «Bai, arinegi itzuli nintzen. Ilusio handia neukan Lau eta Erdikoa jokatzeko, partida batzuk jokatu nahi nituen, nola sentitzen nintzen probatu, baina gauzak ez dira ondo joan, minarekin jarraitzen dut eta ea denbora apur batekin ondo jartzen naizen», onartu zuen pilotariak Euskadi Irratiko «Katedra» saioan.

Lehiaketaren presio hori gabe -Bizkaiko Bost eta Erdikoan ere ez da arituko eta bere lekua Oinatz Bengoetxeak hartuko du- orain denbora gehixeago izango du oin hori osatzeko eta Binakako txapelketa ahalik eta hobekien prestatzea izango da bere hurrengo erronka.

Gazteei aukerarik ez

Hutsuneak hutsune, ez dirudi enpresetako ordezkariek gazteei aukera handirik emateko asmo handirik dutenik eta Promozio mailako txapelketa sekula baino erakargarriagoa suerta daiteke aurtengoa, Altuna III.a, Artola eta Victor bezalako pilotariak bigarren mailako txapelketan arituko baitira, azken uneko aldaketarik ezean.

Printzipioz, iazko lehiaketa sistema bera errepikatuko dute, final-laurdenetako ligaxka eta guzti. Hartara, enpresa bakoitzak zortzina lehiakide aurkeztuko ditu eta ez da aurpegi berri askorik espero. Iazko Promozio txapelketa irabazi ostean, Stephane Lemuno izango da berrikuntzarik handiena. Hasiera batean, Berasaluze II.a jokatzeko moduan egongo zela uste zenean, Asegarceko ordezkariek atariko kanporaketa bat jokatzeko asmoa zuten Agurainen, Lapurdin bizi den kolonbiarraren eta Mikel Beroizen artean, baina Berrizkoak jokatuko ez duenez ez dute halakorik egin beharrik izango eta Aimar Olaizolak, Ekaitz Saralegik -honek ere eskuetako arazoak izan ditu-, Oinatz Bengoetxeak -hiru hauek finalerdietan aritu ziren 2013an eta final-laurdenetan hasiko dute txapelketa-, Albisuk, Arretxe II.ak eta Urrutikoetxeak osatuko dute zortzikotea.

Asperen kasuan bai egongo dela atariko kanporaketarik, larunbatean Zaldibian Aritz Lasak eta Aitor Mendizabalek jokatuko dutena. Partida honetako irabazlearekin batera, Martinez de Irujo -zerrendaburua izango dena- Ezkurdia, Jaunarena, Xala, Retegi BI, Barriola eta Zabaleta izango dira Eibarko enpresaren ordezkariak. Etxarrengoa litzateke aukeraketa honetan atentziorik gehien sor lezakeena eta nabarmentzekoa da orotara lau izango direla aurrelarientzat egokiagoa dirudien lehia honetan izango diren atzelariak.

Titín cae por la mínima en Arnedo

Los rivales no están por la labor de dejarse ganar en la última semana de profesional de Titín III y Ezkurdia-Zubieta se impusieron por la mínima ayer en Arnedo al caracolero y Zabaleta en un emocionantísimo partido, en el que el público se fue con la pena de no ver llegar a 22 al riojano, pero contentos con el espectáculo que presenciaron.

La pareja de la Sakana comenzó muy fuerte, llegando a tomar una ventaja de 3-8. Reaccionaron los colorados, logrando empatar a ocho, pero sus errores volvieron a dar la iniciativa en el marcador a los navarros 9-13. Sin embargo, en un duelo en el que ambos zagueros jugaron un montón, Zabaleta reaccionó para volver a poner a Titín -terminó con 12 tantos y 1 saque- por delante en el marcador (15-14). Tuvieron incluso muy al alcance de su mano la victoria cuando se llegaron a adelantar 19-16, pero la emoción se apoderó del municipal de Arnedo en un final de partido de infarto, en el que cualquiera de los dos pudo haber ganado. Sin embargo, un error de Zabaleta dio el triunfo a Ezkurdia-Zubieta. GARA