Banaiz Bagara, Mendia Optika eta Amonarriz, beren espazioak euskaraz betetzeagatik sarituak

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak arlo sozioekonomikoan euskararen alde egiten duten lana aitortu die Banaiz Bagara eta Mendia Optika ziurtagiridunei; eta Kike Amonarrizi, Bai Euskarari Laguna Saria eman dio «modu naturalean gizartean» gure hizkuntza sustatzeagatik.
Atzo Basque Culinary Centerren egindako ekitaldian jaso zuten hirurek saria, elkarte eta erakundeetako ordezkarien aitzinean. Bertan, elkarteak iaz egin zuen hausnarketa estrategikoaren emaitza izan diren irudi eta webgune berria ere aurkeztu zituzten.
Euskarak dituen eremuak babestu eta eremu berriak betetzeko lan egiten du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Ildo horretan, sarituek euren espazioak euskararekin betez «berebiziko ibilbidea» egin dutela deritzote eta horregatik saritu dituzte.
Banaiz Bagara Elkarteko Petra Elserrek adierazi zuen «errekonozimendu handia» dela beraientzat saria, «lan munduan euskaraz eragitea baita zailena eta aldi berean aitorpen gutxien duena».
Mendia Optikako gaur egungo ugazabak, Kepa Mendiak, aldiz, euskarak onura ekonomikoa ekartzen duela ikusi dutela nabarmendu zuen. «Iruditzen zait euskal bezeroak ez dakiela euskararen indarra zein handia den. Hasiko bagina euskaraz erosten, zerbitzuak euskaraz eskatzen... nola aldatuko litzatekeen egoera», egin zuen gogoeta. Azkenik, Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista aurkezleak euskararentzako «oso une onean» gaudela esan zuen: «Elkarbizitzarako unea da. Euskara denona da eta kolore ezberdinentzako lekua dago».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
