J.L.
Harri-zulatzea

Zazpi taldeak batera arituko dira Barakaldon

Zazpi talderen artean erabakiko da Euskal Herriko Txapelketa. Gaur jokatuko da, 11.00etan Barakaldoko plazan. Trapagaran, Kabiezes, Burdin Gazteak, Errekatxo, Gallarta, Las Karreras eta KZ Kolpeka izango dira lehiatuko diren zazpi taldeak.

Horietako bakoitzak ordu erdia izango du lanerako, eta tarte horretan 13 zentimetroko sakonerako ahalik eta zulorik gehien egitea izango da helburua.

Trapagaran eta Burdin Gazteak izango dira irabazteko faboritoak. Azken hauek Euskal Herriko Ligako errebantxa hartu nahiko dute, han ezin izan baitzuen irabazi, eta saiatuko dira oraingo honetan aurrea hartzen. Final polita iragartzen da; izan ere, zazpi taldeak batera lehiatuko dira, eta horretarako aukerak gutxi izaten dira urtean zehar. Gaur horretarako aukera izango da Barakaldon. Gaurko finalean zehar ez da zipriztin falta handirik izango.