Lander Davila eta Ariane Ochoa nagusi Ikastxikin
Ikastxiki Euskal Eskola surf zirkuitua pasa den larunbatean amaitu zen Sopelan.

Larunbatean amaitu zen Sopelan Rip Curl Grom Search txapelketa eta ondorioz Ikastxiki zirkuituko irabazleak nortzuk izan diren bakarrik ez, Rip Curl Grom Search Europe txapelketarako nor klasifikatu den ere erabaki zen.
Ikastxiki Euskal Eskola zirkuitua hamasei urtetik beherakoentzat egiten da eta lau txapelketek osatu dute aurtengo itzulia. Lehena, maiatzean, Donostian izan zen, gero ekainean Zarautzen eta Bakion izan ziren txapelketak, eta azkena, atzo bertan amaitu zen Sopelan. Gauzak horrela, Lander Davila zarauztarra eta Ariane Ochoa bilbotarra izan ziren Sopelan irabazle, baina hori bakarrik ez, zirkuituko irabazleak ere beraiek izan ziren. Haien atzetik, mutiletan Patrick Mainstonek eta Nadia Erostarbek eskuratu zuten Ikastxiki itzuliko bigarren postua.
Landerren kasuan gainera, Rip Curl Grom Search txapelketa ospetsuan parte hartzeko pasea ere irabazi du, izan ere, Sopelako txapelketak balio bikoitza zuen. Batetik, Ikastxiki zirkuiturako puntuatzen zuen txapelketak, eta bestetik Rip Curl Grom Search itzulirako ere baliozkoa zen.
Europako herrialde bakoitzean egiten den Rip Curl Grom Search itzulian lehen bi postuak eskuratzen dituzten lehiakideek zuzenean txapelketa nagusian parte hartzeko pasea lortzen dute.
Luis Diaz kanariarrak lehen postua ziurtatua zuen, baina bigarren postua Ruben Vitoria eta Lander Davila zarauztarren artean zegoen. Sopelan emaitza onena lortzen zuen surflariak eskuratuko zuen txapelketa nagusian parte hartzeko aukera.
Landerrek Sopelan olatu onak eta giro ona izan zirela esan zuen, baina tentsio handia ere bazela aitortzen zuen: «Arerio handiena Ruben zen, bion artean zegoen Grom Searcherako bigarren postua. Lagunak gara, eta tentsio handia izan da, beraz, behin dena amaitu eta txapela irabazita oso gustura nago. Orain ea non egiten duten Grom Search txapelketa, oraindik ez baitute esan, jakin-mina daukat».

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
