Migrazio prozesua du ardatz Koldo Izagirrek «Dumitru» liburuan

Mutiko bat lasterka, zamarra beltza soinean, leku eta ordu jakin batean. Horixe da Koldo Izagirreren «Dumitru» (Erein) nobelaren abiapuntua. «Behar ez zen lekuan eta behar ez zen orduan azalduko da. Izan ere, immigrante bat berez dago behar ez den lekuan eta orduan», nabarmendu zuen Koldo Izagirrek (Altza-Pasaia, 1953) atzo Donostian egindako aurkezpenean.
Gazte literaturako liburua da orain Izagirrek dakarrena. Eskola eta gela berean ikasten ari diren bi gazte ditu protagonista. Euretako bat, Dumitru, Errumaniatik iritsitako gaztea da. Hori nahikoa arrazoi izango da lapurtzat jotzeko.
Idazlearen iritziz, 12 urtetik gorakoentzat liburu egokia da. Gaur egun gazte literaturak bizi duen egoeraz bere gogoeta egin zuen idazleak. «Irakurle gazteek ez dute behar adina tresna liburuak ulertzeko», esan zuen. «Superprodukzioaren eraginez, liburuak ez du denborarik bere irakurleak topatzeko; segituan hurrengo liburuari lekua utzi behar baitio», gaineratu zuen.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
