ANTZERKIA
Patxo Telleriak idatzitako «Pankreas» antzezlana eslovenierara itzuliko da
Patxo Telleriaren «Pankreas» antzezlana gaur eskainiko da Bilboko Campos Eliseos antzokian. Bertsotan idatzitako obra da. Mikel Martinez, Joseba Apaolaza eta Telleria bera dira aktoreak, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Nabarmentzekoa da beste bost egilerekin batera aukeratu dutela antzezlana Mariborreko jaialdiko arduradunek. Esloveniako antzerki jaialdirik zaharrena eta entzutetsuena da. 2009. urteaz geroztik jaialdi honek Europako dramagintza hartu du lanerako ardatz. Aukeratua izateari esker eslovenierara itzuliko dute , eta ondoren liburu batean argitara eman. Antzezlana martxoan estreinatu zen. Euskaraz bertsotan idatzitako lehen lana da.

Temas del día
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Temas del día
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Temas del día
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Temas del día
«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»

Temas del día