Etxetik kanpo esnatzeko Paris ez da lekurik onena
Avironek 20.00etan jokatuko du Racing Paris taldearen zelaian.
Avironek irteera oso zaila izango du; izan ere, Parisen jokatuko du gaur, 20.00etan, Racingen aurka. Frantziarrak ere ez dira sekulako denboraldia egiten ari, baina talde ona dute, eta sailkapenean goialdean daude, nahiz eta Avironi lau puntuko aldea baino ez dion ateratzen.
Zuri-urdinak etxetik kanpo asmatu ezinik dabiltza eta zaleek ez dute taldean itxaropen handirik. Zorionez, Jean Dauguerreko emaitzak nahiko onak izan dira eta sailkapeneko erdialdean dago, bederatzigarren, eta Heineken Koparako txartela emango lioketen postuetatik hiru puntura bakarrik dago. Edonola ere, ez dago lo hartzeko moduan ere, jaitsierako postuak ere bost puntura baititu. Beraz, hobe du kontuz ibiltzea talde zuri-urdinak. Ahalik eta punturik gehien batzea komeni zaio, baina oraingoz mailari eusteko helburuarekin bakarrik.
Noriega entrenatzaileak ez du hamabostekoa ezagutzera eman; bai, ordea, deialdia, eta honako jokalari hauek sartu ditu: Igiñiz, Van Rensburg, Arganese, Etrillard, Labouyrade, Muller, Senekal, Taele, Chisholm, Ancely, Chouzenoux, Fonua, Monribot, Haare, Loustalot, Rouet, Otazo, Stwart, Fernandez, Foketi, Rokocoko, Ugalde, O'Connor, Sayerse, Vaka eta Bustos Moyano izango dira. Laurent Cardona izango da neurketako epailea.
Pro 2 Mailan ere norgehiagoka oso garrantzitsua izango da, Biarritzek Pauen jokatuko baitu bihar, 15.00etan. Orain dela ez urte asko partida hau maila nagusiko handienetakoa izaten zen, baina orain Bigarren Mailan daude. Biarnoko taldea dago lehen postuan, partida bakarra galduta. Zuri-gorriak, aldiz, oraindik mailari tamaina hartu ezinik dabiltza, baina neurketa hau irabazi beharrekoa dute.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
