Gasteizen hildako Rosa Lidiaren senar ohia espetxeratu dute
Joan den astelehenean Gasteizen bere etxean indarkeria zantzuekin hilda topatu zuten Rosa Lidia 42 urteko emakumearen senar ohia kartzelan sartu dute, «El Correo» egunkariak polizia iturriak aipatuz emandako informazioaren arabera, bere telefono mugikorra aztertu eta hilketa gertatu zen unean bertan izan zela jakin dutelako. Gizonak ukatu egin du emakumea hil izana, baina epaileak «nahiko zantzu» ikusi ditu behin-behinean espetxeratzeko.

Ertzaintzak astearte goizaldean atxilotu zuten Rosa Lidiaren senar ohia, emakumea Gasteizen, El Pilarreko Guayaquil kaleko bere etxean indarkeria zantzu garbiekin hilda topatu eta hurrengo egunean. Agentziek azalduz zutenez, hipotesi guztiak zabalik zituztela hasi ziren ikertzen, drogekin lotutako kontu garbitzearena barne, baina hipotesi nagusiak indarkeria matxistaren ondoriozko hilketa izan zela zioen.
Ostiral iluntzean, kartzelan sartu zuten senar ohia, Gasteizko 1. Instrukzio Epaitegiak horretarako agindua eman ondotik. «El Correo» egunkariak jakinarazi zuenez, bere sakelako telefonoaren geolokalizazioari esker «inongo zalantzarik gabe» dakite gizona hilketa gertatu zenean emakumearen etxean egon zela. Kasua instrukzio fasean dago orain.
Bortxaketa Lasarte-Orian
Bestalde, adin txikiko neska batek salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren komisarian, gizon batek bortxatu egin zuela-eta. Erasoa urriaren 24an gertatu zen eta ustezko erasotzailea hiru egun geroago atxilotu zuten.
Lasarte-Oriako Udaleko bozeramaileen batzordeak bilera egin zuen ostiralean, eta aho batez adierazpena plazaratu zuen, salaketa aurkeztu duen gazteari babesa adierazteko eta halakorik berriro gerta ez dadin neurriak hartzeko konpromisoa azaltzeko. Atzo arratsalderako elkarretaratzea antolatu zuen Okendo plazan herriko emakume talde batek, eta Udalak bat egin zuen deialdiarekin.
Urruntze agindua urratuta
Gasteizera bueltatuz, Udaltzaingoak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean, Sansomendin, bere bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko zuen agindua ez betetzeagatik. Uniformerik gabeko udaltzainak emakumearen etxe ingurura hurbildu ziren, honek mutil-lagun ohia bertan zela abisatu baitzuen.
Goizeko zortziak jotzear zirela topatu zuten poliziek gizona landare artean ezkutatuta, eta identifikatu eta atxilotu egin zuten.
Lasarte-Oriako Udalak adierazpen instituzionala adostu du bortxaketa salaketa baten aurrean, erasoa jasan duen neskari eta bere ingurukoei «babes erabatekoa» azalduz eta gertatutakoa «izugarria eta oso larria» izan dela adieraziz.
«Andre ta Jabe» muestra las caras de la violencia sexista
Con la campaña «Andre ta Jabe», puesta en marcha con motivo del Día Internacional Contra la Violencia hacia las Mujeres, que se conmemorará el próximo día 25, el Ayuntamiento de Bilbo tratará de visibilizar y reflexionar sobre las diferentes expresiones de la violencia sexista. La iniciativa contará con ocho mesas temáticas para la reflexión y el debate, y unos lienzos de gran tamaño y con forma de mujer, para la expresión artística del rechazo a la violencia machista y que se suma a Beldur Barik, el programa anual de prevención de violencia machista destinado a jóvenes.
La campaña ha sido creada a través del área de Igualdad, Cooperación y Ciudadanía, a propuesta del Consejo de Mujeres de Bilbo por la Igualdad y en colaboración con la Facultad de Bellas Artes de la UPV-EHU y Bilbao Arte. La concejala delegada de Igualdad, Cooperación y Ciudadanía, Oihane Agirregoitia, indicó en la presentación que la iniciativa va a surgir de un proceso participativo, en el que va a contar con personas de «perfiles muy distintos y con bagajes también muy distintos, cuya vida cotidiana se desarrolla en ámbitos en los que aparentemente no tiene nada que ver el uno con el otro».
Por otra parte, se ha ampliado hasta el 19 de noviembre el plazo para la participación en el concurso audiovisual «Nire gorputza, nire erabakia», organizado por Medicusmundi Bizkaia. Está dirigido a jóvenes de entre 18 y 30 años que, en grupos de cuatro personas, tienen que realizar un trabajo audiovisual a partir de una de las dos canciones propuestas. Se puede participar a través de la web «medicusmundibizkaia.org». GARA

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
