Birusa
H ari Kunzruren «Transmission» (2005) nobelan bada pasarte bat, non nazioarteko komunikazio azpiegitura batzuk itxi egiten dituzten birus informatiko kaltegarri baten ondorioz.
Irratsaio estatubatuar kontserbadore batera egindako deian, entzule batek mundu osoan eragina izaten ari den fenomenoarekin amaitzeko adierazten du agian «jendea torturatzen hasi beharko dugu(la)». Saioko gidariak galdetzen dionean nor torturatu behar den zehazki, birus informatikoa sortu eta zabaltzen ari den pertsona edo taldea ezezaguna delako oraindik, entzuleak esaten dio ez dakiela, baina norbait izan behar dela.
Hortik igaroko gara nobelako istorio nagusietako batera, Arjun Mehta programa informatikoetako diseinatzaile indiarraren istoriora, alegia. Bollywoodekin obsesionatuta dagoen Arjun AEBetan konpainia informatiko batentzat lan egiten hasiko da, baina luze jo gabe herrialdea hotza eta atzerritarrekiko mesfidatia dela ohartuko da.
Berak lan egiten duen konpainiako gainerako informatikari atzerritarrak kaleratzeko, hots, beren herrietara bueltan bidaltzeko mehatxuaren aurrean, Arjuni berak eta bere kideek bakarrik deskodetu eta desaktibatu ahal izango duten birusa diseinatzea bururatzen zaio, behin hura sortuta konpainiak beren beharra izango duen itxaropenarekin. Baina CIAko agenteek haren planaren nondik norakoen berri izan ostean, terrorista bat ote den susmoa zabalduko da.
«Transmission» interesgarri eta bitxi bihurtzen duen kontuetako bat da AEBek Iraken egindako tortura bidezko galdeketak komunikabideetan zabaldu baino lehen idatzia, argitaratua eta liburu-dendetan salgai jarria izan zela.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
