Dirua Larrañagaren alde dela jokatuko da Azpeitiko saioa
Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño gaur arratsaldean (18.30ean) neurtuko dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Saioa hasi aurretik dirua oso nabarmen dago Mikel Larrañagaren alde, eta frontoian bertan ere horrelaxe egongo da.
Badirudi oraingoz jendea diru dezente jokatzen ari dela, eta azpeitiarraren aldeko joera oso argia dago, baina gero hori aldatuko den edo ez apustuak berak erakutsiko du. Larrañagak Otañok baino 60 ontzako bat gehiago ebaki beharko du, guztira sei, eta Enekok, bost. Bi aizkolariek hamar kana-erdiko ere erdibitu beharko dituzte.
Ikusmina ere ikaragarria piztu du, eta batez ere gazte jendearen artean, biak baitira gazteak. Eguraldi txarra iragarrita dago eta horrek ere mesede egin liezaioke neurketa honi, zale guztiak babesean egongo baitira Izarraitz pilotalekuan. Alde bakoitzak 3.000 euro jokatuko ditu, eta bientzako ere lehendabiziko apustua da.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
