Andoni ARABAOLAZA
Eskalada | Euskal Herriko Txapelketa

Aurten, seniorrak ez; gazteak soilik

Eskaladako Euskal Herriko Txapelketa hilaren 13an jokatuko da, Berriobeitiko Rocopolis aretoan. Eta orain arte gertatu ez den bezala, gazteak soilik lehiatuko dira. Euskal Mendizale Federazioko arduradunen erabakia argia da: azken urteotan nagusien mailako partaideen kopurua asko jaitsi da. Hori dela eta, zailtasuneko proban 16, 18 eta 20 urtez azpikoek hartuko dute parte.

Hilaren 13ko lehiaren formatua, bestalde, ezberdina izango da; hain zuzen ere, Okzitaniako Oloroen jokatzen den proba nagusiaren ezaugarriekin bat egingo du.

Sailkapen fasea flash eran izango da, eta hiru bidek osatuko dute. Bide bakoitzean gehienez bi saio egin ahal izango dira. Bide bakoitzeko puntuak batzen joango dira; beti ere, finalera iritsiko diren eskalatzaileak zeintzuk izango diren erabakitzeko. Lehen saioan eginez gero, 100 puntu lortuko dira, eta bigarrenean lortuz gero, 50.

Izen-emateak eta informazioa, www.emf-fvm.com-en.