Avironek Irlandan emandako itxura hobetu behar du
Lapurtarrek Connacht taldea hartuko dute Jean Dauguerren, 20.45ean.

Pasa den astean Connacht taldearen zelaian astindua hartu ostean, Avironek gaur Jean Dauguerren hartuko du talde irlandarra, 20.45etik aurrera. Zuri-urdinek ia aukerarik ez dute final-laurdenetarako txartela lortzeko, baina geratzen diren partidetan itxurarik onena emateko asmoarekin arituko dira, baita harrobiko eta minutu gutxien jokatzen dituzten jokalariei aukerak emateko ere.
Zuri-urdinak multzoko azkeneko postuan daude, hiru partida jokatuta, eta lehen postutik zazpi puntura daude. Gaurkoarekin hiru partida falta dira lehen fasea amaitzeko, eta Avironek matematikoki lehen postu hori lortu eta final-laurdenak jokatzeko aukerak izan ditzake, baina hori teoria besterik ez da, errealitatean dituen aukerak oso txikiak baitira.
Dena dela, Avironi horrek ez dio garrantzi handirik ematen, euren nahia liga baita, eta hor dute erronka nagusia. Jendeak ere ez du gaur erantzun handirik emango, eta eserlekurik gehienak hutsik geratuko dira. Ez da ohikoa, baina Noriega entrenatzaileak Avironen hamabostekoa eman du, eta horrek ere erakusten du zuri-urdinek lasaitasunez hartzen dutela norgehiagoka. Van Rensburg, Roumieu, Lapeyrade, Taele, Fa'aoso, Chouzenoux, Ansely, Vinsensang, Loustalot, Otazo, Sayense, Ugalde, Foketi, Vaka eta Elisalde. Bestalde, aulkian geratuko dira Labouyrie, Igiñiz, Pointud, Chisholm, Duhalde, Rouet, Lovobalavu eta Mionribot.
Biarritz
Pro 2 Mailan, Biarritz bigarren jarri da, eta horri eusteko Colomiers mendean hartu behar du bihar 15.00etan Agileran. Frantziarrak lapurtarrekin puntuetan berdinduta daude, eta aurkari zuzena izango da.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
