Iker Vicente gero eta abiadura handiagoan dator
Otsagabiakoak 17 urte besterik ez ditu, eta Leitzako finalean gainerakoen gainetik agertu da. Mieltxo Mindegia ere Bigarren Mailara igoko da.

Gaur egun aizkoran etorkizunik handienetakoa duten aizkolarien zerrenda egin beharko balitz, goiko muturrean agertuko litzateke Iker Vicente. Otsagabiakoak 17 urte besterik ez ditu, eta herenegun Leitzan Euskal Herriko Hirugarren Mailako txapela irabazi zuen, eta zerbait gertatu ezean, datorren larunbatean Euskal Herriko Gazte Mailako txapela ere irabaziko du.
Euskal Herriko helduen txapelketetan parte hartzeko gutxienez 18 urte behar dira, edo bestela gazte mailako Euskal Herriko bi txapel irabazita eduki behar dira, eta azken baldintza hori betetzen duelako hartu ahal izan du parte Vicentek, oraindik 17 urte dituelako. Finaleko gazteena izan arren, gainerako guztien oso gainetik agertu zen, bigarren sailkatu zen Mieltxo Mindegiari ia bi minutuko aldea kenduz.
Aizkolari bakoitzak hiru kana-erdiko eta bi 60 ontzako ebaki behar izan zituen, eta Vicente jaun eta jabe izan zen hasierako enborretik. Egia esan, ez zen inongo ezusterik egon, bera baitzen txapela lortzeko faborito nagusia. Berarekin batera Bigarren Mailara igotzeko faboritoa Mieltxo Mindegia zen, eta biak izango dira datorren urtean maila bat gorago.
Hirugarren posturako izan zen emoziorik handiena. Pellejero, Irazabal eta Eneko Saralegi aritu ziren podiumean sartzeko ahaleginean, baina azkeneko enborrerako Pellejerok ihes egin zuen, eta Aresokoak ez zuen barkatu. Hala, amaieran hirugarren postu horretan amaitu zuen.
Segundo bat
Laugarren posturako emozioa askoz ere handiagoa izan zen, segundo bakar batek erabaki baitzuen auzia, kolpe bat azkenean, eta hor Irazabalek irabazi zuen, berak eskuratu baitzuen laugarren postua. Bosgarrena, berriz, Eneko Saralegik lortu zuen. Urteaga hasieratik amaierara azkena ibili zen, eta gipuzkoarrak amaieran ere sailkapena itxi behar izan zuen. Zaleek emandako erantzuna ere oso ona izan zen.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
