Xose Maria Diaz Castroren «Nimbos» lana galizieraz eta euskaraz argitaratu dute

Lakuako Gobernuaren eta Galiziako Xuntaren hitzarmenaren ondotik, Xose Maria Diaz Castroren «Nimbos / Argi-koroak» lana elebitan argitaratu dute.
1961ean argitaratu zuen Diaz Castrok poesia liburu hori. Ogibidez itzultzaile, «Nimbos» izan zen bere sorkuntza bakarra, nahiz eta poema liburu horrekin Galiziako letren erreferentzia bilakatu zen ondoren.
Diaz Castro izan da aurten Letra Galiziarren Egunean omendua eta egun horren karietara antolatutako ekitaldi guztien ardatz.
50eko hamarkadan Euskal Herrian ezkondu zen idazle galiziarra, Urretxun zehazki. «Urretxuarrak dira, era berean, bikoteak izan zituen hiru seme-alabak. Anaia bat ere izan zuen Sestaon, 1954an hildakoa», zehaztu zuen atzo Lakuako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak.
Aurkezpenean, berarekin batera, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusi Valentin Garcia Gomez izan zen, baita poetaren semeetako bat ere, Jose Maria Diaz Zubizarreta. Ordezkari galiziarraren aburuz, «Galiziako diskurtso poetikoak sekula izan duen erreferenterik funtsezkoena da», Diaz Castroren lana.
Gerardo Markuletak ekarri ditu euskarara liburuko olerkiak; hitzaurrea, berriz, Galizieraren Errege Akademiako presidente Xesus Alonso Monterok idatzi du; eta hitzatzea Xose Estevez Deustuko Unibertsitateko irakasle emerituarena da.
«Erradikalki intimista» da Diaz Castroren poesia. Semeak berak nabarmendu zuenez, kutsu herrikoia dute bere olerkiek, baita kritikoa ere. Erlijioari ere eusten dio zati batzuetan, baina modu xehe batean. Idatzitakoak ulertzeko gogoeta lan mardula behar dela ere esan zuen.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
