Zelaik «Manterola» harriarekin duen marka hautsi nahi du Aimar Irigoienek

Aimar Irigoienek marka ahalegin handi bat iragarri du datorren iganderako. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan arituko da, 12.30etik aurrera, eta bertan «Manterola» harriarekin hamar minutuko hiru txandatan Zelaik 122 jasoalditan daukan marka ondu nahi du.
Harria 150 kiloko zilindro zaharra da, eta bizkaitarrak 1987an apurtu zuen aurretik Manterolak egina zuen marka, izan ere, harriaren izena daramanak 100 jasoaldirekin egin zuen bere garaiko marka. Orain Aimarrek 101ekin Manterolarena gaindituko luke, eta 123rekin Zelairena, harri horrekin marka berria ezarriz.
Aimarrek, gainera, garai hartan Manterolak egin zuen bezalaxe egin nahi du, orduan, apustua jokatu eta hiru hilabeteren buruan egin baitzuen marka; eta errezildarrak ere horrelaxe egingo du igandean, pasa den urrian jokatu baitzuen apustua Izeta IV.aren aurka. Atzo Azpeitian egin zuen prentsa agerraldian, Aimarrek bere eguna aurkeztu zuen. Eguerdia osatzeko jaialdi ederra antolatu du. Aizkoran, Mikel Larrañaga eta Joxemari Olasagasti arituko dira, eta harriak jasotzen, berriz, Goenatxo eta Idoia Etxeberria.
Oriotarra ere modan dagoen harri-jasotzailea da, bi marka handi egin berri baititu, eta bera ere Azpeitiko jaialdian izango da. Sarrerak 20 euroren truke egongo dira salgai, eta aurretik erosi nahi dituenak, berriz, Mendizabal jatetxean ere eskuragai izango ditu. Marka ahalegin honek ikusmin handia piztu du eta antolatzaileek jendearen erantzun ona espero dute.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
