Aviron jaitsierako postuetan sartu da
BRIVE 25
AVIRON 9
Avironek kanpoan jokatzen duenean ez dago inongo konfiantzarik izaterik, eta atzo ere galdu egin zuen, mailari eusteko aurkari zuzen baten aurka. Borroka horretan ari diren gainerako taldeen emaitzek ere zuri-urdinei kalte egin zietenez, Baionako taldea jaitsierako postuetan sartu da, nahiz eta multzo handi samar bat oso gertu duen.
Zuri-urdinek itxura kaskarra eman zuten berriro ere, Jean Dauguerren jokatzen ez duten bakoitzean gertatzen den bezalaxe. Ez zuten entsegu bakar bat ere egin, eta egiteko aukerarik ere ez zuten izan. Germain izan zen partidako izarra, berak egin baitzituen etxekoen puntu guztiak, eta bera izan zen berdegunean aritu zirenen artean onena. Avironek larunbatean beste aurkari zuzen baten aurka jokatuko du, baina oraingoan etxean, eta irabazten baldin badu, zulotik aterako da.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
