Momien papirozko maskarek gordetzen duten mezu ezkutua

Antzinako Egiptoko faraoien momiei maskara bat jartzen zieten, urrez egindako luxuzko maskarak, baina herri xeheak papiroz edo lihoz egindako maskarekin konformatu behar zuen. Papiroa garestia zenez, askotan jada idazteko erabili zuten papiroa berrerabiltzen zuten. Hala, zientzialariek azken urteetan maskara horien kola desegitea baina papiroetan dagoen tinta ez borratzea ahalbidetzen duen teknika bat garatu dute.
Ikerlariak benetan zaharrak diren testuak aurkitzen ari dira: «Lehenengo, bigarren eta hirugarren mendeetako dokumentuak berreskuratzen ari gara. Horien artean testu kristau eta biblikoez gain, testu greziar klasikoak, komertzialak edota gutun pertsonalak ere badaude», baieztatu zuen Craig Evans taldeko kideetako batek «LiveScience» aldizkarian.
Testu horien artean testu filosofikoen eta Homero poeta greziarraren istorioen kopiak omen daude. Gutunetan, berriz, ikerketarako oso baliagarriak diren data zehatzak ageri dira. Horietaz gain, ebanjelio zahar baten kopia ere aurkitu dute. Karbono 14-aren proba egin eta maskara berean aurkitutako dokumentuekin konparatu ostean, uste dute lehenengo mendekoa dela. Orain arte aurkitutako ebanjelio testurik zaharrenak bigarren mendekoak ziren, beraz, aurkikuntza hau aurrerapauso handi bat izango da ikerlarientzat.
Bestalde, prozesu honek testuak aurkitzea ahalbidetzen badu ere, maskarak suntsitzen ditu eta horregatik eztabaida sortu da zientzialarien artean. Evansek uste du testuak maskarak baino garrantzitsuagoak direla.

«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»

Ya les dieron los coches para patrullar, ahora pedirán la tele en color y las rondas

1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Reconocidos otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil
