Jon LEUNDA
errugbia

Avironek neurketa zaila izango du Toulonen

Europako Txapelketa aurtengoz alde batera utzi, eta ligan bakarrik izango du burua hemendik aurrera Avironek. Gaur Toulonen jokatuko du 20.45ean hasita, eta ez da itxaropen gehiegi edukitzeko norgehiagoka.

Alde batetik, etxetik kanpo barregarri ari da Baionako taldea, eta aurrean liga irabazteko faboritoetako bat izango du. Beraz, oso neurketa zaila izango du talde lapurtarrak gaur iluntzean. Defentsako puntua lortzea ere ez litzateke txarra izango.

Noriega entrenatzaileak ez du hamabostekoa ezagutzera eman, baina bai deialdia, hain zuzen, honako hauek osatuko dute: Pointud, Van Rensburg, Etrillard, Roumieu, Igiñiz, Muller, Fa'aoso, Senekal, Taele, Chisholm, Ancely, Marmouyet, Monribot, Loustalot, Rouet, Otazo, Fernandez, Ugalde, Foketi, Lovobalavu, Rokocoko, Fuster, O'Conor eta Bustos Moyano. Salem Attalah izango da norgehiagokako epailea.