Sagarzazuren «sentsibilitate artistikoa» ikusgai, Gasteizen

Vital Kutxaren Luis de Ajuria aretoak Javier Sagarzazu pintorearen 25 lanek osatutako erakusketa bat hartuko du otsailaren 28ra bitartean. Sagarzazuren hitzetan, bere «kemen eta sentsazio artistiko berrituen fruitu» dira ikusgai jarriko dituen margoak eta, horien bidez, ikuslea «nire ni barnekoen eta sentikorrenera» hurbildu ahalko da, «beti harbera baita ñabardura berrientzat eta berrikuntzentzat». Erakusketan nagusi dira Bidasoko hiri paisaia eta haren ingurunea azaltzen duten olio eta urmargoak, baina euskal artista horrek oso begiko dituen beste hiri batzuk ere bai, hala nola Florentzia eta Venezia. Orobat, bilduma osatzeko, kutunen dituen pintore batzuk omenduz egindako konposizioak ere badaude, Velazquez, Manet eta Ingres nabarmentzen direla.
Erakusketa otsailaren 28ra arte ikusi ahalko da Luis de Ajuria aretoan (Araba jenerala, 7); astelehenetik larunbatera, 18.00etatik 20.30era, eta igande eta jaiegunetan, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.30era.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
