Afganistango talibanen buru bat hil du NATOren piloturik gabeko hegazkin batek
Abdul Rauf, Guantanamon sei urte preso egin zituen Afganistango talibanen burua, hil zuen atzo Helmand hegoaldeko probintzian NATOren drone edo piloturik gabeko hegazkin batek. Hedabideek diote hildakoak Estatu Islamikoarekin ere harremanak zituela.

Afganistango zerbitzu sekretuen esanetan, Abdul Rauf talibanak Estatu Islamikoarentzat egin du lan azken hilabeteotan.
Rauf bera eta beste bost lagun zihoazen autoa bete-betean harrapatu zuen droneak jaurtitako misilak. Nabi Jan Mulajel Helmandeko Poliziaren buruak jakinarazi du hildakoen artean Raufen koinatu bat ere badagoela. Beste lau biktimak Pakistango herritarrak omen ziren.
Bertako hedabideek orain aste batzuk jakinarazi zutenez, Abdul Rauf Estatu Islamikoarekin borroka egiteko pertsonak biltzen ibili zen azken hilabeteotan. Egiten duten irakurketaren arabera, talde jihadistak, Iraken eta Sirian dituen posizioak indartu ondoren, eragin handiagoa izan nahi du Afganistanen.
Obaidullah Barekzai diputatuak Efe agentziari orain astebete esan zionez, «Abdul Rauf Khadim Estatu Islamikoarentzat gerrillariak biltzen ibili zen Helmanden. Khadimek 200-300 gerrillari inguru ditu: luxuzko autoak gidatzen dituzte, arma modernoenekin ibiltzen dira eta diru asko jasotzen dute», azaldu zuen.
Muhammad Omar Safi iparraldeko Kunduz probintziako gobernadoreak jakinarazi zuen hilaren 4an, Dashti-Archi barrutian entrenatzen direla Estatu Islamikoak egunero hartzen dituen «70 inguru jihadista berriak».
Bestalde, agintariek uste dute talibanen eta Estatu Islamikoaren arteko harremanak txarrak direla. Gogorarazi dute hilaren 1ean soldaduz mozorrotutako Estatu Islamikoko kide batzuek Abdul Gani talibanen komandantea hil zutela tiroka.
NDS Segurtasun Zuzendaritza Nazionalak agiri baten bitartez atzo esan zuenez, Abdul Rauf Estatu Islamikoak Afganistanen zuen buruetako bat zen.
Baina Mohamad Jan Rasulyar Helmandeko gobernadoreordeak esan du Abdul Rauf Estatu Islamikoko kidea zenik ezin dutela baieztatu, nahiz eta bere gerrillariak beltzez jantzita ibiltzen diren. «Goizegi da Rauf Daesh (arabieraz, Estatu Islamikoa) taldeko kidea zela baieztatzeko, baina bere jendeak tankerako arropa darama soinean», esan zuen.
Wikileaks erakundeak 2011n argitara emandako AEBetako zerbitzu sekretuen txosten baten arabera, Abdul Raufek berak esaten zuen «ogia banatzeko ardura zuen» talibanen behe mailako kide bat besterik ez zela.
«Newsweek» AEBetako aldizkariak esan du Abdul Raufek Mohamed Omar emirraren ondoko indar militarra zuzentzen zuela bere garaian, eta Guantanamon preso eduki zuten bitartean lo-belar edo opio salerosketei buruzko informazio ugari eskaini ziela estatubatuarrei.
Gurutze Gorriak salatu du Afganistango gerra giroak miseria gorrian bizitzera behartzen dituela herritarrak. Erantsi du borroka eremutik erietxeetara eramandako pertsonen kopuruak %37 egin zuela gora iaz.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
