Europa Ekologia-Berdeak aliantzan aurkeztuko da lau kantonamendutan
Ekologistak gizarte eragile, PS eta ezkerrekohainbat hautagairekin aurkeztuko dira martxoko bozetara. «Soluziobideko ekologia pragmatikoaren» haritik taxutu dituzte lan ildoak.

Europa Ekologia-Berdeak (EELV) alderdiak martxoaren 22an eta 29an egingo diren hauteskundeetarako bere hautagaiak aurkeztu zituen, atzo, Baionan. Orotara, lau kantonamendutan presente izango dira indar ekologistako kideak; hori bai, gizarte zibileko, gizarte mugimenduko, ezkerreko joerako edota PSko kideekin batera osatuko dituzte hautagai-bikoteak.
Zehazki Baiona-1 kantonamenduan Jean-Yves Come, Baiona-2n Sophie Bussiere eta Marie-Ange Thebaud eta Errobi-Aturri kantonamenduan Thibault Pathias izango dira Berdeen hautagaiak edo horien ordezkoak. Baiona-3 kantonamenduan ere aurkeztuko dira, baina oraindik ez dituzte erabat finkatu hautagaiak. Bestalde, Bidaxune-Amikuze-Oztibarrekoan Sauveur Bacho independentearen hautagaitza babesten dutela adierazi zuten.
Berdeen lan ildo nagusia «soluziobideko ekologia pragmatikoa» abian jartzea dela gogorarazita, «klimaren gorabeherei erantzutea eta horrekin batera justizia sozialari lotutako erronkak» izango dituztela helburu esan zuen Cecile Saint-Martin Ipar Euskal Herriko berdeen idazkariak. «Horregatik, ezker eraberritua, errealista, zaharkitutako jokamoldeak baztertuko dituena, demokrazia parte hartzailea eta elkartasuna oinarri izango duena» bultzatuko dutela gaineratu zuen.
Tokiko arazoak
Tokian tokiko arazoekin zerikusia duten lan-ardatzak ere aipatu zituzten agerraldian. Horien artean, Lapurdiko AHTren proiektuaren «mehatxuaren» aurka borrokatzen segituko dute eta Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoaren aitortza instituzionala bultzatuko dute.
Departamenduko erakundearen eskumen nagusia alor soziala izaki, gazteentzat formakuntza eta etxebizitza sustatu eta ahalmen urriko pertsonentzat eta adinekoentzat ere dependentzia mailari egokitutako zaintza aldarrikatuko dute.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
