Historiaren akatsak
Bartzelonako Borne auzoan literaturan agertutako akats historikoei buruzko lehiaketa egiten dute urtero. Hala entzun dut. Zorroztasunik gabeko idazle asko eta obra gehiago ei dago munduan. Izan litezke (akatsak) erlojuak jantzitako erromatarrak, edota XI. mendean patatak zuritzen dituzten pertsonaiak (geroago agertu zen).
Normala da, aizu, oso gaizki ordaindutako ofizioa da idazlearena, ezin zaio historialariaren zorroztasunik eskatu. Harriduraz entzun dut iazko irabazlea Doris Lessing Nobel saridunari esker gailendu zela. Idazle britainiarrak 50eko hamarraldiko Valentzian kokatu zuen «Un paseo por la sombra» liburua. Han, medikuak ageri dira (nik ez dut irakurri). Ez dira, ordea, ez gaztelaniaz ez katalanez ari, baizik eta... latinez! Idazleak, nonbait, bidaia batean oinarriturik idatzi zuen liburua. Bidaia hartan, ordea, burutik pasa ere ez zitzaion egin Lessingi, Valentzia izeneko Espainiako eskualde hartan gaztelania ez zen beste hizkuntzarik egin zitekeenik, latina ez bazen.
Horra ikusgarritasunaren garrantzia. Izateko, ikusgarri izan behar duzu. Ez bazara ikusgarri, ez zara ezer. Hizkuntza batek, ikusgarri izateko, estatu baten aterpea eta ofizialtasuna behar ditu. Zertarako mugak jarri? Trapuak ez ote daude hobeto sukaldean, instituzioen eraikinen kanpoaldean baino? Ez da hobe elkarrekin, bereizita baino? Azalzuloetatik postmodernia ateratzen zaie independentismoaren kontrakoei, eta iseka egiten digute iraganaren oroimin «arkaikoan» bizi garelako. Baina errealitatea errealitatea da, eta zeu baino handiago den baten alboan bizitzeak, ezinbestean, itzala ekarriko dizu. Oso zatarra eta atzerakoia da independentista izatea. Hobe, aukeran kolonizatzailearen nagusitasuna aldarte onez onartzea. Nahiz, gero, zure hizkuntza eta latina inork bereizi ez.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
