Adierazpena
Tolosako Udalak asteartitako eraso eta liskarrak gaitzetsi ditu
Tolosako Udalak inauterietako azken egunean, asteartitan, izandako zenbait gertaera salatu ditu. «Beotibar frontoiaren parean pertsona batek beste bati labankada bat sartu izana eta Nagusi kalean zenbait ertzain eta pertsonaren artean gertaturiko liskarrak guztiz lekuz kanpo» daudela adierazi du, eta, ostiral mehean izandako eraso sexista salatu zuen bezala, argi eta ozen esan du «kaleak bizitzeko, ospatzeko eta elkarbizitza sustatzeko espazioak» direla. Bere esku dauden tresnak jartzen jarraituko duela baina elkarbizitzaren sustapenean denon inplikazioa behar dela nabarmendu du Udalak.

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Temas del día
«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Temas del día
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Temas del día
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Temas del día