Mendibilen hutsunea Arbinak beteta, bihar Zigoitiak hartuko du Arabako Bertsolari Txapelketa
Unai Mendibilen baja Oier Arbina aguraindarrak beteta abiatuko da bihar Arabako Bertsolari Txapelketaren 5. finalaurrekoa, Zigoitian. Harekin batera igoko dira taulara Agirre, Abarrategi, Rubio, Viñaspre eta Zelaieta.

Arabako Bertsolari Txapelketako bosgarren finalaurrekoa bertan parte hartzekoa zen seikotean aldaketa bat eginda jokatuko da bihar, Zigoitian. Izan ere, Unai Mendibil baja izan da eta haren lekua Oier Arbinak beteko du. Aguraindarra 19. postuan sailkatu zen 2014. urtean zehar jokatutako aurrekanporaketetan eta orain artean bertsolari ordezkoa izan da. Mendibilen lekua beteko duen Arbinarekin batera, Zigoitiko taulara Manex Agirre, 2013ko txapelketan bigarren lekuan geratu zena, Iñaki Viñaspre, urte berean hirugarren suertatu zena, Peru Abarrategi, Asier Rubio eta Felipe Zelaieta igoko dira. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Oier Suarez zalduondarra ariko da.
Bosgarren kanporaketa eta, aldi berean, bigarren itzuliko bigarren saioa izango da biharkoa. Izan ere, txapelketan parte hartzen ari diren 18 bertsolariek bi itzulitan lehiatu beharko dute eta horietan pilatzen dituzten puntuen arabera osatuko da finalean parte hartuko duten bertsolarien taldea.
Bigarren itzulian 14 bertso puntuagarri izango dira. Gaia emanda eta binaka, hiruna bertso osatu beharko dituzte hamarreko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian. Kartzelako lanean, hasierako puntua emanda hiruna bertso osatu beharko dituzte zortziko txikian, eta bina, doinu eta neurri librean.
Saioa 17.30ean hasiko da Zigoitiko Kultur Etxean eta sarrerak bihar bertan erosteko aukera izango da, saioa hasi baino ordu erdi lehenago, lekuan bertan. Bazkideek 6 euroan eskuratu ahalko dute sarrera, 16 urtez beherakoek doan sartzeko aukera izango dute eta gainerakoek 8 euro ordaindu beharko dituzte.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
