Azkoitia

Urolako sinesmenen gaineko liburua aurkeztuko dute

Gurutz Garmendiak eta Iosu Arrietak «Urola aldeko kontu ta komerixek» liburua aurkeztuko dute gaur Azkoitiko Elkargunean, 19.00ean. Lan honetan eskualdeko hamar kondaira eta ipuin bildu dituzte, «belaunaldiz belaunaldi izan dugun imaginario kolektiboa berreskuratzen has gaitezen».