GARA

Agintarien ezgaitasuna salatu dute milaka manifestarik Mexikon

Hilaren 26an milaka lagun elkartu ziren Mexiko Hirian eta herrialdeko beste leku askotan, orain bost hilabete Igualan desagerrarazi zituzten 43 ikasleen inguruan justizia exijitzeko eta agintarien ezgaitasuna salatzeko. Inpunitatea da nagusi, Amnesty Internationalek esan duenez.

Iazko irailaren 26an Igualan 43 ikasle desagerrarazi zituztenetik, hilero egiten dira Mexikon justizia exijitzeko mobilizazioak. Joan den ostegunean egin zuten otsailekoa. 3.500 manifestari inguru elkartu ziren, hiriburuko agintarien esanetan, eta 2.500 polizia zeuden kalean segurtasun zerbitzu moduan.

«Argi geratu da Mexikoko presidentearen ezgaitasuna, herrialdeak dituen arazoei aurre egiteko garaian», esan zien kazetariei Felipe de la Cruz desagerrarazitakoen senideen eledunak; izan ere, mundu osoa astindu zuen krimena gertatu zenetik bost hilabete pasa direnean Enrique Peña Nieto ez baita gauza izan agindu zuena betetzeko; hau da, gertatutakoa argitzeko. «Gure lagunengatik ezintasuna sentitzen dugu», azaldu zuen Cesar Antonio Perez 27 urteko ikasleak.

Atxiloketa esanguratsua

Mexikoko manifestariek kalean jarraitzen dute justizia eske, nahiz eta Gobernuak gaia argituta dagoela esaten duen.

Esanguratsua da atxiloketa baten berri emateko Segurtasun Batzorde Nazionalak osteguna aukeratu izana. Hiriburuko kaleak manifestariz betetzen ari zirela, agiri baten bitartez jakinarazi zuen batzordeak Luis Francisco Martinez Igualako polizia ohia atxilotu duela, Julio Cesar Mondragonen erailketan esku hartu zuelakoan.

Mondragon hilda aurkitu zuten iazko irailaren 27an, aurpegia larrututa zuela. Agintariek diote irailaren 26ko erasoan esku hartu zuela atxilotuak.

Julio Cesar Mondragonekin zer gertatu zen argitzeko exijitzen zuten biktimen senideek. Ez dute ontzat hartzen bertsio ofiziala: Igualako ikasleak bertako poliziek bahitu zituztela, Guerreros Unidos izeneko narkotrafikatzaile taldeari entregatzeko, eta azken horiek hil eta Cocula herriko zabortegi batean erre egin zituztela.

Kasu honekin lotura dutelakoan, ia ehun pertsona atxilotu dituzte hilabeteotan, gehienak funtzionarioak edo udal agintariak. Jose Luis Abarca Igualako alkatea eta bere emaztea ere atxilotutakoen artean daude.

Jesus Murillo fiskal nagusiak ikasleak hilda daudela frogatzen omen duten nahikoa froga badaudela esan duen arren, manifestariek eta Argentinako adituek esan dute zalantza asko dagoela.

Acapulcoko manifestazioan Claudio Castillo 65 urteko irakasle erretiratuaren heriotza ikertzeko eta zigortzeko exijitu zuten. Castillo asteartean hil zen argitu gabeko baldintzetan: auto batek harrapatuta, Gobernuaren esanetan, edo poliziek jipoituta, irakasleek esaten dutenez. Hildakoaren lagunek salatu dute beste 12 lankide desagertuta daudela, eta astearteko istiluen ondoren ezezagunek 4 emakume bortxatu zituztela.

Ez bortxatzaile horiei ez Igualako hiltzaileei ez zaie ezer gertatuko, Amnesty Internationalek aste honetan bertan salatu baitu zigorgabekeria dela Mexikon justiziak duen oztoporik larriena.

Arrestan al líder de Los Caballeros Templarios

Las autoridades mexicanas capturaron en la madrugada de ayer a Servando Gómez Martínez, «la Tuta», líder del cártel de Los Caballeros Templarios. La detención se llevó a cabo en Morelia, capital de Michoacán, en una operación de la Policía Federal.

Gómez es un exmaestro de una escuela rural cuya ambición le llevó a liderar el cártel Los Caballeros Templarios. Destacó entre los capos por su tendencia a grabarse en vídeos y dar entrevistas. Se filtraron a la prensa tantos vídeos suyos que el conjunto acabó recibiendo el nombre de «La Tutoteca». En algunos de ellos aparecía hablando a la cámara solo en un rancho y en otros conversando en alguna de sus propiedades con altos cargos políticos de Michoacán, lo que llevó a la detención de un exgobernador interino de ese estado y del hijo de otro exgobernador, entre otros.

«La Tuta», mote ganado de niño por su pronunciada nariz semejante a la de un español que trabajaba en una obra cercana a su casa, aprovechaba cualquier grabación para insistir en que su organización, una «fraternidad», sólo era resultado de un vacío de poder. Decía sentirse obligado a proteger «al pueblo de Michoacán» de los cárteles Jalisco Nueva Generación y de Los Zetas, fundado por exmilitares. GARA