sokatira
Ñapurrak taldeak lehen aldiz eraman du txapela Lapurdira

Ñapurrak taldeak lehen aldiz eraman du Euskal Herriko txapela Lapurdira, orain arte ez baitzuen herrialde horretako talde batek txapelik lortu.
600 kiloko lehen fasean jaun eta jabe izan da talde gorri-grisa, eta finalean ere ez zuen hutsik egin. Bigarren postua Ibarrak eskuratu zuen, eta Muruetak osatu zuen finaleko podiuma.
Atzetik, Beti Gazte, Sokarrola eta Abadiño sailkatu ziren. Gizonezkoen mailan, 560koa bakarrik geratzen da aurtengo txapelketa amaitzeko.
Nesketan bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Ibarrak denboraldiko bigarren txapela lortzeko pausoa eman zuen saioa irabazita. Atzetik, Gaztedi, Badaiotz eta Berriozar sailkatu ziren. Ibarra doa lehenengo sailkapenean.

Temas del día
Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Euskal Herria
«Sartutako zuhaitzek milaka urte iraun dezakeen basoa sortu dezakete»

Temas del día
Ya les dieron los coches para patrullar, ahora pedirán la tele en color y las rondas

Temas del día
1986: más secretos oficiales tras Zabalza y los GAL

Temas del día