Mondragon taldeak euskaraz idatzitako ikasketa amaierako bi lanik onenak saritu ditu
Josune Etxanizen eta Ander Elustondoren ikasketa amaierako lanek jaso dituzte Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Korporazioaren sariak. Maila tekniko handikoak izanik, euskaraz ondoen idatzirikoak saritzen dira.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, euskaraz aurkeztutako ikasketa bukaerako lan onenak saritu zituzten atzo. «Arizmendi ikastolako lehen hezkuntzako ikasle etorri berrien pertzepzioak euskararen ikaskuntzaren inguruan» eta «Barne logistikaren hobekuntza eta muntaketa-prozesuetako lan-kargaren orekatzea igogailuen fabrikazioan» izenekoak dira saria jaso duten lanak.
Sari nagusia jaso duen lana Josune Etxaniz Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan unibertsitate masterreko ikasleak aurkeztutakoa da eta 1.500 euroko saria jaso du. Bigarren sariaren irabazlea Ander Elustondo da. Industria Antolakuntzako Ingeniaritza graduko ikasle honek Elektra Vitoria enpresarako egindako lanak 500 euroko saria jaso du. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, lan guztiak «maila tekniko handikoak» izan dira, eta «euskararen kalitatea» da epaimahaiak kontuan hartu duena sariduna erabakitzeko.
Orain lau urte sortu ziren sari hauek Mondragon Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez. Azaldu zutenez, «ikasleek unibertsitatetik lan mundura jauzi egiten dutenean ikasketa amaierako lanak euskaraz egitea sustatzea» da deialdiaren helburua eta 2010ean lantalde bat osatu zen sari hauek martxan jartzeko.
Fakultate bakoitzeko bi kidek eta Mondragon Korporazioko ordezkari batek osatu dute epaimahaia.
2013-2014 ikasturtean, aurrekoan baino 100 lan gehiago izan ziren euskaraz Mondragon Unibertsitatean, guztira 277, eta 20 aurkeztu dira sarietara. Iaz 176 izan ziren euskarazkoak eta 30 aurkeztu ziren deialdira.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
