Musikatea
Arratsaldeko 21.10, etxeko sukaldean bazaude, eta Beñat Axiari entzuten baduzu Euskadi Irratian, ez zabiltza ametsetan, ez da espejismo bat, ez da mundua irauli bat-batean, ez, «Musikatea» da! Handik astebetera, kasik trantzerako bidean jartzen zaituen, They Might Be Giants taldearen aspaldiko kantu bat entzuten baduzu, ez da loteria tokatu zaizunik, ez da zure urtebetetzea, ez da haluzinazio bat, ez, «Musikatea» da! Bi egun igaro dira, sukaldean berriro ere, pixka bat beranduago oraingoan, eta zapla, irratian Jotakieren hiru kantu segidan, mirari sinesgaitza, ordena mundialaren akabera... ez pentsatu bi aldiz... «Musikatea» da.
Eguneroko goizean goizeko saiotxoaz aparte, aitortzen dut, utzia nuen irratia entzuteko ohitura. Internetek ekarri digun musika entzuteko modu konpultsiboak jota, kasu gutxi egin diet irratsaioei, are gutxiago, irratsaio musikalei. Dibortzio moduko bat zen, irratiarekin gozatu, irratian lan egin, eta batez ere, irrati asko entzundakoarentzat. Uste nuen behin betirako izango zela, utzia neukala, atzean etengabeko hitz eta musika textura lauso, nahasi eta askotan ulergaitz hori edukitzeko ohitura.
Bada ez, ezer ez da betirako. Esan dezaket gogoa berpiztu zaidala, bai, itzuli egin zait irratian musika entzutearen poza, eta «Musikatea» gertatzen da nire aldian aldiko Viagra. Adibidez, herenegun solasaldia eten nuen, gustatu zitzaidan kantuaren aurkezpenean gaizki entzun nuen taldearen izenaz, bigarrenean, kantu bukaeran, jabetzeko. Badakizue zenbat urte ez nuela horrelakorik egiten? Hori poza. Ez duzue imajinatzen zein noraino diren intimoak «tik» hauek irratia hainbeste estimatu duenarentzat.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
