OIARTZUN

Neska bat atxilotu dute beste emakume bati bekainean koska egiteagatik

Ertzaintzak 19 urteko neska bat atxilotu zuen atzo Oiartzunen beste emakume bati bekainean koska egitea eta lesioak eragitea leporatuta. Lakuako Segurtasun Sailak adierazi zuenez, eraso baten berri izan ostean, hainbat ertzain Oiartzuneko diskoteka batera gerturatu ziren 05:45ean. Bertan azaldu zietenez, erasotzaileak eta biktimak eztabaida bat izan zuten, eta, une batean, 19 urteko emakumeak koska egin zion bekainean beste neskari, bekain zati bat kenduz. Anbulantzia bat bertaratu ostean, biktima ospitale batera ere eraman behar izan zuten.