S.A.ren zerri lehergarritik Elvis Cresporen labara
O, non zurrupa diezadakete zakila?/ Non eman diezadakete popatik?/ Ez daukat dirurik, baina badakit non jarri une oro/ Eskola-ume bakartia naiz». Kantua, «Cocksucker blues»; egilea, The Rolling Stones.
«Polizien hiltzailea, hobe zeu ni baino/ Polizien hiltzailea, pikutara polizia-basakeria/ Polizien hiltzailea, badakit zure ama doluan dela/ Izorra bedi!». («Cop killer», Body Count).
«Nire ahoa lerdea dariola dago zure perineoa xerratzen dudan bitartean/ Kanporatutako erraiekin igurtzi dut nire gorputza/ Zulotik puztutako barrenkiak atera dira/ Cunilingusa egin diet mutilatuei». («Addicted to vaginal skin», Cannibal Corpse).
«Bankariak gizentzen segitzen du, langileak argaltzen segitzen du/ Lehendik ere gertatu da, eta gertatuko da (...) Pistola izango banu, sasikumeak bilatuko nituzke eta tiro egingo nieke». («Jack of all trades», Bruce Springsteen).
«Eta jantzia altxatuko dizut, zure ibaitik edango dut/ Eta hatzatxoarekin zirimolak egingo dizkizut/ Eta zure menditxoa sumendi bihurtuko dut/ Eta mihitxoarekin laba aterako diot». («Tatuaje», Elvis Crespo).
«Leher hadi, zerria! Egunen batean zartatuko haiz/ Leher hadi, zerria! Hire erraiak zabalduko dituk/ Legearen esklabo-kiratsa zagok, zipaio/ Erregearen zerbitzari, ipurdi-milikatzaile, koronel sarraskijale/ Leher hadi, zerria! Molestatzeari utziko diok/ Leher hadi, txota!». («¡Explota zerdo!», Soziedad Alkoholika).
Jar gaitezen puritano momentu batez eta eman dezagun ontzat, Gobernu espainolaren Madrilgo Ordezkaritzak esan duenez, S.A.rena «gehiegikeriaz eta esamolde mingarriz eta ezegokiz» (sic) beterik dagoela (apologiarena aipatu ere ez dute egiten, epaileek beraiek halakorik ukatu zutenetik). Gainerakoak oso atzean geratzen al zaizkio «gehiegikerian eta esamolde ezegokietan»? Onartuko didazue ezetz. Hortaz, zergatik ukatzen zaio Gasteizko boskoteari Madrilen lan egiteko eskubidea eta Crespori, adibidez, ez? Ez dut uste erantzunik behar denik ere.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
