Jose Angel Oria

Agintera iristeko bideak itxita dituela, palestinarren gutxiengoak bat egin du

Astearteko hauteskundeetatik ez da gauza onik aterako Israelgo pasaportea duten palestinarrentzat, emaitza edozein izanda ere, Benjamin Netanyahu gerrazale eskuindarrak lehen ministro karguari eustea lortuko baitu. Gutxienez, palestinarrak bat eginda aurkezten dira.

Israelgo hauteskundeetan esku hartzeko aukera duten palestinarrek botoa ematera ez joateko joera izan dute azken hamarkadotan, eta horretxegatik Estatuko populazioaren %20 inguru duen gutxiengoak ehuneko hori baino askoz ere ordezkaritza txikiagoa zuen Knesset Israelgo Parlamentuan. Joera hori aldatu egin daiteke datorren astearteko hauteskundeetan, palestinarren lau talde politikok bat egitea erabaki baitute: komunistak, posizio ezberdinetako nazionalistak eta islamistak zerrenda berean aurkeztuko dira.

Edonola ere, bat egite hori Israelgo hauteskunde legearen aldaketak eragin du, ez beraien arteko harremanen bilakaerak. Talde txikienek Parlamentura iristeko aukerarik izan ez dezaten, orain arteko botoen %2ko muga aldatu egin dute, botoen %3,5eko muga ezartzeko. Beraz, orain arte bakoitza bere aldetik ibili diren indar palestinarrek bat egin beharra sentitu dute, bestela Parlamentutik kanpo geratzeko arriskua handiegia zen-eta. Zerrenda Bateratua osatu dute, lurralde okupatuetako palestinarren inbidiarako.

Azken inkestek emandako datuen arabera, datorren asteartean hamahiru eserleku lortuko dituzte, 120 diputatu dituen Parlamentuan. Iturri batzuek diote hamabost eserlekura ere irits daitekeela palestinarren zerrenda hori. Edonola ere, kasurik onenean, palestinarrek proportzioz dagokiena baino ordezkaritza txikiagoa izango dute Parlamentuan (proportzioari eusteko, 24 diputatu lortu beharko lituzkete).

Hamahiru diputatu lortuz gero, Parlamentuko hirugarren talde politikoa izango dira, laboristek osatutako koalizioaren eta Netanyahuren Likuden atzetik. Beraz, beste edozein lekutan Gobernuaren osaketan erabakigarriak izango lirateke. Palestinarren ordezkariren batek Herzog hautagai laboristaren aldeko jarrera adierazi badu ere, badirudi palestinarren botoek ez dutela lortuko Benjamin Netanyahu lehen ministro kargutik kentzea, Likudekoak aukera asko baititu gobernu koalizioak osatzeko, laboristak baino gehiago.

Zerrenda Bateratuak lortu behar du palestinarrak hauteslekuetara joatea eta beraien abstentzio tasa %50etik modu argian jaistea. Hori lortuz gero, palestinarren arteko elkarlanak aurrera egingo luke, gerrazaleen eta okupatzaileen kalterako.

Los Chicos de Hares, dos años de cruel injusticia

Hoy se cumplen dos años desde que cinco adolescentes de Hares fueran secuestrados, violentamente interrogados y encarcelados en Israel por algo que nunca hicieron. El 14 de marzo de 2013 ocurrió un accidente

en una carretera cercana a su pueblo. Según los colonos, fue causado por palestinos que lanzaron piedras contra el vehículo, aunque nada en el lugar sugiriera que se hubiesen tirado piedras. Esa noche, el Ejército israelí invadió Hares y Kifl Hares y detuvo a 19 jóvenes. «Despídete de tu madre; puede que no vuelvas a verla», le dijo un agente a uno de los chicos. Los soldados lograron sus «confesiones» a través de malos tratos. Cinco de ellos siguen encarcelados: son los Chicos de Hares. Sabido es que Israel usa diversos raseros para impartir su justicia. Si los tribunales militares se salen con la suya, los Chicos de Hares podrían enfrentarse hasta a 20 años de prisión por un delito que no ha sido probado y que todos los chicos niegan. «Además, esta condena crearía una peligrosa jurisprudencia y permitiría la condena de cientos de jóvenes palestinos, incluidos menores de edad que también están sujetos a la jurisdicción militar, a largos años de condena sin apenas garantías procesales y sin ningún tipo de proporcionalidad», denuncia Palsolidarity. GARA