Datuak eta pertsonak mintzo
Datua mintzo: Europan baino %40 gutxiago inbertitzen du unibertsitatean Jaurlaritzak. Zenbakia Jaurlaritzak berak emana da, 2011-2014ko unibertsitate planaren gaineko ebaluazioan.
Datua mintzo berriz: Barne Produktu Gordinaren %0,84ko diru-inbertsioa egiten ari da egun Lakua. Alabaina, 2008an, %0,97 bideratzen zen unibertsitateetara; hau da, Deustuko Unibertsitatera, Mondragon Unibertsitatera eta, bereziki, publikoa den Euskal Herriko Unibertsitatera.
Aurrera begirako egitasmoa mintzo: Cristina Uriarte sailburuak adierazi du, plan berriaren aurkezpenean, hobe dela helburu handiegirik ez finkatzea: 2018rako %1 inbertitzeko asmoa agertu du Jaurlaritzak. Helburuak betetzera -ikusi egin behar-, 0,03ko aldea litzateke hamar urteren buruan.
EHUko irakasle ugari mintzo: Bolognak ekarritako aldaketak, berrikuntza horrek irakasleekiko zituen egokitzapen-eskakizun handiak tarteko, unibertsitate publikoaren diru-iturri nagusia urritzen ari zela egin (nahi izan) dira. «Lan gehiago eskatu digute baliabide gutxiagorekin». (...)

La UCO y la UDEF, marcadas por la violencia y el espionaje

«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

Otegi a Esteban: «¿Usted con quién gobierna? ¿No gobierna con el PSOE?»

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu emango ditu abenduan
