Dabid LAZKANOITURBURU|17/01/2015 00:00
Bost urteren buruan, Haiti herrialdeak ez du lurrikaratik burua altxatzerik izan

300.000 hildako eragin zituen 2010eko urtarrilaren 12an Port-au-Prince Haitiko hiriburua suntsitu zuen lurrikarak. Hori gutxi ez eta laguntzera joan ziren kasko urdinek kolera izurritea eraman zuten Latinoamerikako herrialderik txiroenera. Bost urte ondoren, Haitik ezbehar guztien geltokia izaten jarraitzen du.