Xabier Izaga Gonzalez|25/01/2020
HAIZEA ALONSO

Ez da hilabete bat igaro «Nire bala» izeneko abestia Youtuben argitaratu zuenetik eta dozenaka mila ikustaldi izan ditu Haizea Alonso rap kantari gaztearen bideoklipak. Eguneroko hainbat egoerak eragiten dioten amorrua kanporatzeko tresna du rapa, eta bere estilo propioaren bila, laster bigarren abestia argitaratuko du.

Maider Iantzi Goienetxe|07/12/2019
GIOVANNI CUOCCI

Italiako Modenan, bi ibairen artean, bada Mesopotamia bat. Bertatik ez zen munduko zibilizazioa atera, baina bai Lambrusco ardoa... eta La Lanterna Di Diogene etxalde-jatetxea. Giovanni Cuocciren eta dibertsitate funtzionala duten bazkideen proiektua Basque Culinary Worldprizeko finalista izendatu zuten. Horregatik, gurean izan da Cuocci.

Maider Iantzi Goienetxe|23/11/2019
EIDER PEREZ

Eider Perez «Hitzetik hortzera»-ko aurkezleak saioaren sekretu batzuk kontatu dizkigu, baita bere zenbait ere. Kantuz betetako etxe batean hazi zen eta txikitatik egin du antzerkia. Gerora bertsoekin lotu ditu kantuak, baita antzerkia ere. Horrek txunditzen du, artean, diziplina ezberdinak nahasiz, jendartera begira sortzen denak.

Xabier Izaga Gonzalez|09/11/2019
MUSEO DEL ORGANO JATETXEA

Ez da museoa, jatetxea baizik. Izenak bertako jarduerarekin zerikusirik izan gabe hasi zen duela hiru hamarkada, eta bazkide berriek izenari eutsi diote izanari eutsi nahi diotelako. Betiko jatetxe begetarianoa da, baina aldaketa interesgarriak egin dituzte. Bi apustu: jatetxea hornitzen duten ekoizleak nabarmentzea eta euskararen erabilera.

Xabier Izaga Gonzalez|02/11/2019
ARITZ GANBOA

Iragan larunbatean Arruazutik irten eta hogeita zazpi ordu geroago Izabara agertu zen. Ez da korrikalari profesionala, artzaina baizik, baina hain zuzen landa ingurua eta naturarekiko loturak eraman zuen 170 kilometroko etapa hori mendiz korrika egitera. Erronka gaindituta, «Bideak» dokumentala du orain erronka hainbat lagunekin batera.

Amagoia Mujika Telleria|19/10/2019
NATALI IZAGIRRE

Haurra zenetik «musikaria izan nahi dut» xuxurlatzen dion ahotsa igarri izan du barruan. Batxilergoa bukatuta, AEBetara alde egin zuen, distantzian bere burua arretaz entzuteko. Eta inoiz baino garbiago aditu zuen usurbildarrak bere barruko nahia. Duela hilabete batzuk kaleratu du bere lehen diskoa, «Garena».

Xabier Izaga Gonzalez|12/10/2019
HOGEITA HAMAR... ETA GEHIAGO: IKA

Hiru hamarkada bete ditu IKA koordinakundeak euskararen irakaskuntzan, eta ikasturte hasi berrian buru-belarri dabiltza hogeita hamaIKAgarrena prestatzen. Urteurren hori dela eta, Gasteizko euskaltegi batera joan da GAUR8 bisitan, arduradun birekin euskara irakaskuntzaren oraina ez ezik, iragana eta etorkizuna ere hizpide.

Xabier Izaga Gonzalez|05/10/2019
ANE GEBARA

Irakasle ikasketen amaierako lanaren bidez hurbildu zen gasteiztar hau ipuinen mundura, eta istorioak kontatzeko jardun «ederra» lan bihurtu zitzaion. Besteak beste, Virginia Imazekin, Pello Añorgarekin edo Itziar Rekalderekin ikasi du. Bere istorioak arte bisualetara eraman ditu eta, azken aldion, baita antzerki mundura ere.

Nerea GOTI|28/09/2019
MAITANE ALONSO

Maitane Alonso 18 urteko sodupetarrak elikagaien bizitza luzatzen duen makina bat garatu du. Janari soberakinei probetxua ateratzeko nahiak eraman zuen etxeko txoko batera ikertzera, eta, handik, nazioarteko zientzia azoketara heldu da, gazteek mundua aldatzeko duten gaitasuna egiaztatzera. Gakoa, jakin-mina piztu eta hauspotzea.

Xabier Izaga Gonzalez|21/09/2019
IñAKI PALACIOS

Mulixka Dantza Taldearekin batera «Harria» ikuskizuna sortu du Iñaki Palacios musikari gasteiztarrak. «Harria» estreinatu eta izen bereko diskoa argitaratu berritan hitz egin dugu berarekin bere diskoaz, bere ofizio eta afizioaz, txistuaz, alegia. Txistuak merezi duen lekua hartzeko egiten duen ahaleginaz ere aritu gara.

Página 1/ 20