Juantxo EGAÑA

Ura gorbeiatik Gasteiza ekarri zutela ospatu zuten eguna

1877. urtean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan 1.021 metroko sakonera zuen putzua zulatu zuten, ura topatu nahian. Bost urtez saiatzen aritu ostean, lorpenik ez zegoenez, ura Gorbeiatik ekartzea erabaki zuen Udalak eta horretarako akordioa lotu zuen Zigoitiko Udalarekin. 1884ko irailaren 21ean ospatu zuten uraren ekarrera, irudian ikusten denez.

Argazkia Eduardo de Lucas Moreno Nadalek egina da, jatorriz murtziarra eta 1872an Gasteiza etorri zena bizitzera. Hasiera batean Eugenio de Onisekin batera aritu zen eta beren argazkiak «Moreno y Onís» jarrita sinatzen zituzten. 1879. urtean bere kabuz hasi zen. Bere irudi gutxi iritsi dira egunotara, baina jasota dago sari garrantzitsua lortu zuela 1858. urtean, Baionan.