
Batasunaren Baionako egoitzan egin du agerraldia Euskal Herria Bai koalizioak iragan igandeko aurreneko itzuliko emaitzen balorazioa egin eta igande honetan egingo den bigarren itzulirako jarrera zehazteko.
Hedabide ugariren aurrean, igande honetarako boto kontsignarik emango ez dutela argi utzi dute. Abertzale ezkertiar gisa «diputatu eskuindarrak kanporatu» nahi lituzketela adierazi dute, baina Alderdi Sozialistaren politikek haien aldeko botoa eskatzea ezinezko egin dutela argitu.
Azaldu dutenez, PSko hautagaiek ez dute aldaketarako proposamenik egin, eta bigarren itzulirako babesa ez emateaz gain, haien esku utzi du EH Baik beren alderdia aldatzeko erantzukizuna.
Hortaz, koalizio abertzaleak beren hautesleen esku utzi du igandean egin beharrekoa.
11.500 boto jaso zituen koalizioak lehen itzulian eta, zenbakiak begiratuta, heldu den iganderako abertzaleen indarra erabakigarria izango da PSko hautagaientzat, batez ere IV. eta VI. barrutietan. Bosgarrenean, berriz, badirudi oraingoan Colette Capdevielle PSko hautagaiak aparteko arazorik ez duela izango Jean Grenet gainditzeko.
Jasotako emaitzengatik pozik agertu dira koalizio abertzaleko kideak, «bipolarizazioari aurre egin» dion indar politiko «bakarra» izan direlako.
Zentzu horretan, bozaldia «testuinguru zail batean» egin den arren, helburuak betetzat eman dituzte, eta militante zein hautesleei eskertu diete emandako babesa.
Halere, asaldatuta agertu dira EH Baiko kideak FN alderdi ultraeskuindarrak izandako goraldiagatik eta UMPk haren hauteslegoari egindako keinuengatik.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas

