Naiz.info
Londres

Federer finalerako sailkatu da, Del Potro mendean hartuta

Roger Federer tenislari suitzarrak Juan Martin del Potro argentinarra mendean hartu du lau ordu eta erdiz luzatu den partidan.

Lehia estuaren ondoren, hunkituta ospatu du garaipena Federerrek. (Martin BERNETTI/AFP)
Lehia estuaren ondoren, hunkituta ospatu du garaipena Federerrek. (Martin BERNETTI/AFP)

Lehia estua izan da gaurkoan Federerrek eta Del Potrok teniseko finalerdietan jokatu dutena. Suitzarra izan da garaile lau ordu eta 26 minutuz luzatu den norgehiagokan. Emaitza estua izan da: 3-6, 7-6 (7-5) eta 19-17.

Finalerako txartela lortuta, Federerrek mundu mailako lehen postua defendatzea eta Joko Olinpikoetako urrezko domina eskuratzea izango ditu helburu.

Aurkaria ez du oraindik ezagutzen. Novak Djokovic-ek eta Andy Murray-k jokatuko duten finalerditik irtengo da bere arerioa.

Joko Olinpikoei buruzko informazio guztia NAIZeko web berezian.