
Zumaiako Salegi Jatetxea trainerako neskek 12 segundoko tartea egin diote gaur sailkapen nagusirako lehia bizia daramaten Rianxeira Mecaliakoei. 10.54 izan da zumaiarren denbora eta ligarako lau puntuak hartu dituzte. Bigarren Rianxeira 11.06ko denborarekin (3 puntu) eta hirugarren hiru segundora sartu dira Getaria-Tolosa taldekoak. San Juanek 11.19 behar izan du lana bukatzeko.
Gaurko Zarauzko ikurriñaren lehen jardunaldiaren ostean sailkapen nagusian Zumaiak aurrera pausua eman du. 24 puntu ditu eta bi gutxiago Rianxeira Mecaliak. Bihar dute zumaiarrek euren lehen postuari eusteko dema, 12.00tan izango da Zarauzko bigarren jardunaldia.

Euskal Herria
Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Euskal Herria
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Herria
Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Euskal Herria
Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas

Euskal Herria
